Berriak

Bereziartuaren Euskal Sagardoa Tokion

urriak 31, 2024

Aste honetan toki berezi batean gaude: Tokion! Abentura honetan murgildu gara helburu argi batekin: Bereziartuaren Euskal Sagardoa japoniar publikoari ezagutzera ematea, Jatorrizko Izendapena duten hainbat euskal produktu biltzen dituen azoka bakar batean.

Sagardoa Euskal Herriko historia eta kulturaren parte da. Gure paisaien isla da, gure sagastien eta belaunaldiz belaunaldi hobetzen joan garen elaborazio prozesuaren emaitza. Eta orain, merkatu berri batean aurkezteko pribilegioa dugu, bertakoek zapore bereziak eta horien atzean dagoen tradizioa estimatzen dituztelako.

Japoniara iristea benetako ilusioa da guretzat. Badakigu japoniarrek zapore benetakoak eta hauen atzean dauden istorioak baloratzen dituztela. Gainera, badakigu herrialde honetan sagardoak ikusmin handia sortzen duela, zapore berriak probatzeko eta zentzumenak pizteko prest dagoen publiko baten artean. Hori dela eta, azoka hau aukera paregabea da bisitariek gure Euskal Sagardoa dastatzeko, ezagutzeko eta haren esentzia bizitzeko.

Gure pasioa partekatzeko hemen gaude; elaborazio prozesuaren urrats bakoitza azaltzeko eta, nola ez, Euskal Herrian sagardoa edari hutsa baino gehiago dela erakusteko. Bereziartuaren sagardo sorbo bakoitzean Euskadiko zati txiki bat, bere historia eta berezitasuna sentitu dezaten nahi dugu.

Tokioko bidaia honek ate berriak irekitzen ditu, konexio eta aukera berriak ekarriz. Espero dugu gure presentzia Japonian hasiera besterik ez izatea, eta Bereziartua Euskal Sagardoa japoniarren bihotzetan eta mahaietan leku bat aurkitzea.

Harpidetu zaitez gure newsletterrera

Errezeta berriak, promozio bereziak, produktu berriak... Ez zaitezela jakin gabe geratu. Harpidetu zaitez eta jaso itzazu berritasun guztiak posta elektronikoan.