Partikularrentzat
Esperientzia gastronomiko eta kultural ezin hobeak egun berezi bat igarotzeko.
Dastatze gidatua
Bisita gidatua eta sagardoarean dastaketa
PREZIOA
- Helduak: 16€ (17-39 pax: 15€ / > 40 pax: 14€)
- Umeak (14-17):10€
- Umeak (4-13): 5€
BARNE:
- Bisita gidatua sagardotegian zehar
- Dastatze gidatua pintxoarekin
IRAUPENA:
- 30 minutu
ESPERIENTZIA
Egurrezko upela handien tenplua da bera, egurrak, poliesterrak eta altzairuak bat egiten duten bodega. Sarrerako kupeltegi handian barrena ezagutuko dugu elaborazio gunea. Kupeltegi hau izango da gure bidaiaren zaindari. Mimo handiz betetako kupeletatik edango dugu sagardoa, tradizionalki egiten zen moduan. Dastatze zabala egingo dugu bukaeran: ekologikoa, Euskal Sagardoa, Gourmet sagardoa, sagar zuku ekologikoa… askotarikoak dira etxe honetan maitasun handiz lantzen dituzten sagardo naturalak.
EZAUGARRIAK
BISITA
Bereziartua sagardotegian elkartuko gara bertako familia, baserria eta historia ezagutzeko. Hau guztia sagardo ezberdinak dastatzen ditugun bitartean egingo da. Etxeko sukaldeaz ere gozatuko dugupintxo batekin batera.
GUTXIENEKO TALDEA
- Gutxieneko taldea: 8 pertsonatik gora.
- Taldeentzako tarifak: informazioa@bereziartuasagardoa.com
ORDUTEGIA / HIZKUNTZA
- Ordutegia: Urte osoan zehar.
- Urtarriletik maiatzera: astearte, ostegun eta larunbatetan 12:30etan.
- Ekainetik azarora: astearte eta ostegunetan 12:30etan.
- Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniaz ingelesez eta frantsesez.
- Beste ordutegiak eta hizkuntzak: informazioa@bereziartuasagardoa.com
ELKARGUNEA
- Sagardotegia: Bereziartua(Astigarraga).
- Mapa (https://g.page/sbereziartua?share)
BALDINTZAK
ORDAINKETA
- Erreserba egiteko momentuan 100% ordaindu beharko da.
BONOA
- Ordainketa egin ondoren, bonoa iritsiko zaizue zuen helbide elektronikora. Bono horrek frogagiri bezala balioko dizue elkargunean bertan erakusteko, paperean edo mugikorrean.
EZEZTAPENAK
- Bisitaren ezeztapena doan erreserba eguna baino 72 ordu lehenago arte.
BESTE ZERBITZUAK
PRIBATUAN
- Zerbitzu osagarriak:Zerbitzu gehiagorako egin kontsulta.
- Elkargunea:Bezeroaren beharren araberakoa.
- Prezioa:Aukeratutako zerbitzuen araberakoa.
Informazio gehiago: informazioa@bereziartuasagardoa.com edo 943 55 57 98 telefonoan.
Dastatze gidatua erreserbatu
Enpresa turistikoentzat
Esperientzia gastronomiko eta kultural apartekin jardunaldi bereziaz gozatzeko.
Turista taldeekin lan egiten duzun enpresa bazara, gure bodega bisitatzeko aukera eskaintzea, esperientzia gastronomiko eta kultural bakar eta ahaztezina izan daiteke.
Txotx erritua erakustea, gure sagardoa upeletik eta botilatik dastatzea, gure instalakuntzak ezagutzea eta sagardotegiko ohiko menua dastatzea. Gure kultura barrutik ezagutzeko eta bizitzeko aukera ezin hobea izango da.
Enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako esperientzia eskain diezazukegu.