Berriak

Bereziartua Sagardoak garaile Cider World 2023an

maiatzak 11, 2023

Bereziartuak, sagardo naturala egiten 150 urte baino gehiagoko esperientzia duen sagardotegi familiarrak, hiru domina lortu ditu Cider World 2023 lehiaketa ospetsuan.

Oraingoan, Bereziartua ”Edición Gourmet” sagardoari zilarrezko domina eman diote eta Bereziartua eta Bereziartua ECO sagardoek brontzezko domina.

Ez da lehen aldia Bereziartua sagardoek Cider World saria jasotzen dutena. 2021eko edizioan, Bereziartua sagardo ekologikoak zilarrezko domina lortu zuen bere kategorian, eta 2020an, berriz, Bereziartua Euskal Sagardoak Urrezko Pome saria jaso zuen. Sari berri hauek Bereziartua sagardoen kalitate eta zapore aparta berresten dute.

Bereziartua familiarentzat, sari hauek urteetan kalitate handiko sagardoak egiteko egin duten ahaleginaren eta dedikazioaren erakusgarri dira. Sagardotegitik, eskerrak eman nahi dizkiete arrakasta hori ahalbidetu duten profesional guztiei, baita euren produktuen kalitatean konfiantza izan duten bezero eta kontsumitzaileei ere.

Harpidetu zaitez gure newsletterrera

Errezeta berriak, promozio bereziak, produktu berriak... Ez zaitezela jakin gabe geratu. Harpidetu zaitez eta jaso itzazu berritasun guztiak posta elektronikoan.